Enpresa honek 1970ean ekin zion jardunari, Ricardo Oiarbidek eta María Ángeles Peralesek COLOWALL etxea sortu zutenean, hain zuzen. Korreo kaleko 11. atarian 30 urtez lan egin ostean, 2001ean Plaza Zaharreko 2.era joan ginen, instalazioak eta zerbitzuak hobetuta. Inolako zalantzarik gabe, Mikel Oiarbidek gidatutako lantaldearen eguneroko ahalegina du oinarri hazkunde horrek. Helburua, argia eta zehatza: egunetik egunera, bezeroen zerbitzua, merkataritza kudeaketa eta aholkularitza teknikoa hobetzea. COLOWALLen, mantentze-lanetarako, birgaitzeetarako eta dekoratzeko era guztietako produktuak merkaturatzen ditugu. Gure produktuen artean, honakoak dira nabarmentzekoak: kolore sorta zabaleko sistema, zoruetarako materialak, margotutako paperak, osagarriak eta erremintak. Guztiak profesionalentzat bezala partikularrentzat ere. Era berean, langile kualifikatuak ditugu aipaturiko materialak aplikatzeko eta ipintzeko.
Colowall :: Etxe apainketak Colowall :: Etxe apainketak

Aurkezpena

Ongietorriak colowall.net web orrira. Honen bitartez gure denda ezagutzen ez duen jendeari urbildu nahi dugu. Hemen, gure produktu eta zerbitzuak, eskeintzak, gomendio eta nobedadeak ezagutzeko aukera izango duzu.

Zalantzarik ez izan gurekin kontaktuan jartzeko.

Mila esker zure bisitagatik.

Eskeintzak, aholkuak, berrikuntzak

KONDENTSAZIO MANTXAK ORMETAN

2009-06-09

KONDENTSAZIO MANTXAK ORMETAN

Kondentsazioarengatik mantxak agertzen direnean ormetan, pintura eman baino lehen komeni da pareta saneatzea produktu espezifiko batekin. MUFFICID-ek berehala eliminatzen du lizuna barnealdean zein kanpoaldean. Produktu hau erabil daiteke, gainera, desinfektatzeko eta saneatzeko zoruak, axuleiuak, dutxak, igerilekuak...

HEMPADUR LISO

2009-06-08

HEMPADUR LISO

HEMPEL-ek bere fatxada-estalduren linea zabaldu egin du, merkatura produktu berri bat aterata: HEMPADUR LISO Kalitate-prezio erlazio bikaina du, 5 oinarri desberdinekin eta kolore aukera zabalarekin.

Pinturak eta barnizak
Zoruen estaldurak
Margotutako paperak
Colowall :: Etxe apainketak

Plaza Zarra 2
20400-Tolosa (Gipuzkoa)

Tlf.: 943671637
Fax: 943671637
info@colowall.net

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera:
8:00 - 13:00 eta 16:30 - 20:00
Larunbatetan:
9:00etatik 13:00etara