Enpresa honek 1970ean ekin zion jardunari, Ricardo Oiarbidek eta María Ángeles Peralesek COLOWALL etxea sortu zutenean, hain zuzen. Korreo kaleko 11. atarian 30 urtez lan egin ostean, 2001ean Plaza Zaharreko 2.era joan ginen, instalazioak eta zerbitzuak hobetuta. Inolako zalantzarik gabe, Mikel Oiarbidek gidatutako lantaldearen eguneroko ahalegina du oinarri hazkunde horrek. Helburua, argia eta zehatza: egunetik egunera, bezeroen zerbitzua, merkataritza kudeaketa eta aholkularitza teknikoa hobetzea. COLOWALLen, mantentze-lanetarako, birgaitzeetarako eta dekoratzeko era guztietako produktuak merkaturatzen ditugu. Gure produktuen artean, honakoak dira nabarmentzekoak: kolore sorta zabaleko sistema, zoruetarako materialak, margotutako paperak, osagarriak eta erremintak. Guztiak profesionalentzat bezala partikularrentzat ere. Era berean, langile kualifikatuak ditugu aipaturiko materialak aplikatzeko eta ipintzeko.
Colowall :: Etxe apainketak Colowall :: Etxe apainketak

« Atzera

Multitint Sistema

Multitint Sistema

Hempel´s Multitint da gure sistema estandarra dekorazioan. Sistema horrek aukera ematen du sektoreko karta nagusietako kolore gama handi bat egiteko, 16 koloratzaile eta 5 oinarrirekin pintura plastikoetan eta 5 oinarrirekin esmalte sintetikoetan. Gure dekorazio pinturen gama zabal bat hartzen du.

Kolorea zehatza da beti eta nahi adina bider erreproduzitu daiteke, eta, gainera, kalitate diferenteetan.

Sistema multifuntzionala eta erabilera askokoa da. Has zaitezke lehendik dagoen kolore batetik, berdindu nahi duzulako edo moduren batean konbinatu, edo has zaitezke nabarmendu nahi duzun giroarekin. Bi kasuetan soluzio harmoniatsuak eta atseginak aurkituko dituzu.

Fatxaden sistema oinarritzen da koloratzaileen ezaugarrietan. Hain zuzen ere, koloratzaile horiek formulatu dira egonkorrak izateko kanpoan, eta fatxadetan gehien erabiltzen diren euskarrien alkalinotasunari aurre egiteko moduan.