Enpresa honek 1970ean ekin zion jardunari, Ricardo Oiarbidek eta María Ángeles Peralesek COLOWALL etxea sortu zutenean, hain zuzen. Korreo kaleko 11. atarian 30 urtez lan egin ostean, 2001ean Plaza Zaharreko 2.era joan ginen, instalazioak eta zerbitzuak hobetuta. Inolako zalantzarik gabe, Mikel Oiarbidek gidatutako lantaldearen eguneroko ahalegina du oinarri hazkunde horrek. Helburua, argia eta zehatza: egunetik egunera, bezeroen zerbitzua, merkataritza kudeaketa eta aholkularitza teknikoa hobetzea. COLOWALLen, mantentze-lanetarako, birgaitzeetarako eta dekoratzeko era guztietako produktuak merkaturatzen ditugu. Gure produktuen artean, honakoak dira nabarmentzekoak: kolore sorta zabaleko sistema, zoruetarako materialak, margotutako paperak, osagarriak eta erremintak. Guztiak profesionalentzat bezala partikularrentzat ere. Era berean, langile kualifikatuak ditugu aipaturiko materialak aplikatzeko eta ipintzeko.
Colowall :: Etxe apainketak Colowall :: Etxe apainketak

« Atzera

Pinturak eta barnizak

Merkatuan dauden marka onenekin lan egiten dugu eta, hortaz, produktu aukera handia daukagu.

Emaitzarik onena bermatzeko, aholkularitza pertsonalizatua.

Kolore sorta zabala, Multitint Sistema

Fatxadetarako produktu sorta

Nautikarako produktu sorta

Industriarako produktu sorta

Erremintak eta osagarriak

Salmenta eta aplikazioa

OikosHempelTitanluxBeisserPinturas BanakaPyma